XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni neure kabuz untzira joaten banaiz, denok lasai gelditzen gara eta ez zaio inori kalterik egiten.

- Bai, egia da - erantzun zuen ofizialeak azpikeriaz.

- Baina zu ez zaitezke zeure kabuz joan.

- Oraintxe ikusiko duzu - erantzun zuen Alf-ek.

Mutilak pirika bota zuen bere kapelua.

Gero zapatak kendu zituen eta ondoren galtzak eta alkandora.

- Hartzazu gogoan - esan zion ofizialeari ozenki- Estatu Batuetako hiritar bat naizela eta zu, Yokohama-ko hiria eta Japoniako gobernua zaretela jantzi hauen arduradun eta erantzule. Gabon.

Kanpora irten zen, txalupazaleak harri eta zur utzirik, eta kairantz jo zuen korrika.

Txalupazaleak, ordea, berehala etorri ziren beren senera eta algara batean haren atzetik joan ziren.

Gau gogoangarria izan zen Yokohama portuko jendearentzat.

Alf gaztea kai muturrera joan zen zuzenean eta bapatean uretara salto egin zuen maisukiro.